MIKEL OCHOAK LEHENENGO ALDIZ IRABAZI DU ARRANO ELKARTEKO XAKE TXAPELKETA

 

 

 

            2018ko irailaren 3tik 7ra jokatu da Arrano Elkarteko XXI. Xake Txapelketa, xakelari euskaldunentzat antolatutakoa, Iruñeko Alde Zaharreko elkarte horretan.

 

            Arrano Elkartea, Donibane Kirol Elkartea, Gazte Berriak, Mikel Gurea, Mikel Deuna, Orvina eta Paz de Ziganda taldeetako 35 jokalarik hartu dute parte. Edizio guztietatik jendetsuena izan da aurtengoa. Txapelketaren arrakasta batez ere Mikel Gureako jokalariei zor zaie, 15 jokalari izan baitira.

 

            Arrakasta baita ere Mikel Ochoa Aldaz Orvinako jokalariarentzat izan da, lehenengo aldiz txapela lortu duelako, hainbat urtetan horren bila ibili ondoren.

 

            Partida zail eta borrokatuetan ongi moldatzeko gaitasuna erakutsi du eta horretan bera bezain trebe inor agertu ez denez, bost partidak irabazi ditu. Aurkari errazak ez ditu izan, baina bata bestearen ondoren gainditu ditu: Iñigo Ayucar Nuñez, Adrian Oroz Carrasco, Haizea Salvatierra Alzorriz, Iñigo Elia Aldabe eta Joseba Otano Villanueva.

 

            Azkeneko txandan errepikatu zen titulurako Mikel Ochoa – Joseba Otano iazko lehia. Aurten, Mikel Ochoak bere aldera eraman du borroka.

 

            Gainontzeko hautagaiak (adibidez, Roberto Arana Oloron, Adolfo Ruiz Anton, Juan Maria Rey Fuentes) aurretik erori ziren eta txapelketa irabazteko aukera galdu zuten.

 

            Hala ere, Arrano Elkarteko Roberto Aranak 4 puntuz bigarren postua lortu du. Carlota Aramendia Ybarra hirugarren geratu da, behin ere galdu gabe. 14 urtez azpiko onenarentzat jarritako trofeoa irabazi du. Mikel Gurea taldean jokatzen du neska gazte honek.

 

            Adrian Oroz Carrascok trofeo hori lehiatu zion. Laugarren geratu zen. Azkeneko partidan euren arteko berdinketak Carlota Aramendiari mesede egin zion.

 

            FIDE eta euskal elorako balio izan du Torneoak. Giro ona nabarmendu dute parte hartzaileek.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA

 

1)      Mikel Ochoa Aldaz (1.801) – 5 puntu.

2)      Roberto Arana Oloron (1.698) – 4 puntu.

3)      Carlota Aramendia Ybarra (1.479) – 4 puntu.

4)      Adrian Oroz Carrasco (1.419) – 3’5 puntu.

5)      Joseba Otano Villanueva (1.685) – 3’5 puntu.

6)      Unax Senosiain Noriega (1.018) – 3’5 puntu.

7)      Iñigo Elia Aldabe (1.673) – 3 puntu.

8)      Adolfo Ruiz Anton (1.536) – 3 puntu.

9)      Julen Arbeloa Sanchez (1.324) – 3 puntu.

10)  Haymar Leone Amigot (1.392) – 3 puntu.

11)  Unai Ruiz Echeverria (1.569) – 2’5 puntu.

12)  Iñigo Ayucar Nuñez (1.263) – 2’5 puntu.

13)  Juan Maria Rey Fuentes (1.548) – 2’5 puntu.

14)  Xabier Abaurrea San Juan (1.370) – 2’5 puntu.

15)  Ander Goikoetxea Macua (1.162) – 2’5 puntu.

16)  Andres Felipe Betancourt Ulloa (1.608 euskal elokoa) – 2’5 puntu.

17)  Angel Esparza Toni (elorik gabe) – 2’5 puntu.

18)  Haizea Salvatierra Alzorriz (1.666) – 2 puntu.

19)  Aitor Legasa Martin (1.122) – 2 puntu.

20)  Iker Oskoz Ezkurra (elorik gabe) – 2 puntu.

21)  Asier Ayucar Nuñez (1.115) – 2 puntu.

22)  Hector Asiain Murillo (elorik gabe) – 2 puntu.

23)  Mikel Razkin Fraile (1.712) – 1’5 puntu.

24)  Ibai Martin Ciaurriz (1.207) – 1’5 puntu.

25)  Victor Dieguez Mocoroa (elorik gabe) – 1’5 puntu.

26)  Jorge Suescun Ocariz (elorik gabe) – 1’5 puntu.

27)  Asier Ibañez Garijo (elorik gabe) – 1’5 puntu.

28)  Aitor Esparza Toni (elorik gabe) – 1’5 puntu.

29)  Jokin Arbeloa Casas (1.132) – 1’5 puntu.

30)  Mateo Echegoyen Sadyan (elorik gabe) – 1’5 puntu.

31)  Kaiet Viana Aznar (elorik gabe) – 1’5 puntu.

32)  Zigor Ruiz Jaso (1.231) – Puntu bat.

33)  Oihan Izquierdo Abadia (elorik gabe) – Puntu bat.

34)  Nahia Izquierdo Abadia (elorik gabe) – Puntu bat.

35)  Iñaki Mutilva Fernandez (elorik gabe) – 0’5 puntu.

 

TXAPELKETAREN LABURPENA.

 

            Jokatutako partidak: 68tik 66 (% 97’06).

            Txapelduna (trofeoa eta txapela): Mikel Ochoa Aldaz.

            14 urtez azpiko lehenengoa (trofeoa): Carlota Aramendia Ybarra.

 

            TORNEOAREN PALMARESA.

 

1)    Joseba Otano Villanueva – 4 garaipen.

2)    Joxetxo Labairu Senosiain – 3 garaipen.

3)    Adrian Leranoz Zabalza – 3 garaipen.

4)    Mikel Ortega Lopez – 3 garaipen.

5)    Juan Pablo Alegre Perez – Garaipen bat.

6)    Roberto Arana Oloron – Garaipen bat.

7)    David Arjol Etxeberria – Garaipen bat.

8)    Egoi Hernandorena De la Cruz – Garaipen bat.

9)    Odei Lerendegi Lasa – Garaipen bat.

10) Juan Jesús Mindegia Guruceaga – Garaipen bat.

11) Mikel Ochoa Aldaz – Garaipen bat.

12) Mikel Razkin Fraile – Garaipen bat.

 

            14 URTEZ AZPIKOENTZAKO TROFEOEN IRABAZLEAK.

 

1)    Manex Insausti Olasagarre – 4 trofeo.

2)    Carlota Aramendia Ybarra – 2 trofeo.

3)    Julen Arbeloa Sanchez – 2 trofeo.

4)    Mikel Ortega Lopez – 2 trofeo.

5)    Odei Lerendegi Lasa – 2 trofeo.

6)    Mikel Garijo Echavarri – Trofeo bat.

7)    Ander Garralda Ruiz – Trofeo bat.

8)    Javier Sevilla Subiza – Trofeo bat.

 

Interneteko lotura: “http://chess-results.com/tnr375641.aspx?lan=2&art=1&rd=5”.

 

                2018-09-07.

 

                Iturria: Arrano Elkartea Xake Taldea.